Proiektuak
SUNO Zerbitzu Energetikoen Ingeniaritzan, instalazio eta energia berriztagarrien sektorean 10 urte baino gehiagoko esperientzia dugu. Honakoak dira lortu dugun esperientzia honen adibide esangurantsuenak:
Biomasa-instalazioen, 60 galdara eta bero-sare instalazio proiektu baino gehiago gauzatu ditugu, orotara 12 MW termiko baino gehiagoko potentziarekin. Gainera, 5,5 MW baino gehiago gehitzen duten, 15 eta 500 kW bitarteko 45 instalazio baino gehiago instalatu, kudeatu eta mantendu izanagatik esperientzia lortu dugu.
Industri-, ekipamendu publiko- eta etxebizitza-eraikinen estalkietan eguzki instalazio fotovoltaikoak eta termikoak ere egin ditugu.
Instalazio fotovoltaikoei dagokienez erregimen bereziaren eta autokontsumoaren ereduetan proiektatu eta instalatu ditugu.Instalazioetan eta analisi ekonomiko-finantzarioetan lortutako ezagutzari esker, 80 baino gehiago adituen txosten gauzatzeko elkarlanean parte hartu dugu.
Burututako eguzki-instalazio termikoak familiabakarreko etxebizitzetako instalazio moduan bideratu dira, baita minieolika eta geotermiko instalazioetan ere.
Plangintzari eta aholkularitza energetikoari dagokionez “Metodología para la redacción de los planes de acción para la energía sostenible de las comarcas de Girona (PAES)”.aren lanketan parte hartu da. 16 PAES baino gehiagoren eta jarraipen txostenen idazketan ere parte hartu da.
Gainera, energia berriztagarrien jardunaldiak eta formakuntza ikastaroak gauzatu dira, biomasan zentratuz bereziki, bai eskola baita lanbide-elkargoetan eta administrazio publikoetan ere. Fakturazio energetikoaren eta aurrezte eta eraginkortasun energetikoaren tailerrak ere egiten ditugu.
Bukatzeko, klimatizazio eta ur bero sanitario sistemetarako kontrol-sistemak eta monitorizazioa abiarazi ditugu zenbait eskola, baserri, kanpin, hotel, etxebizitza eta biomasa-bero sareeetan.