Lankidetza

Trantsizio energetikorantz!

Energia sistema konbentzionala azkar batean agortzen ari da, eta energia berriztagarriak gero eta indar eta zentzu gehiago hartzen dute. Klima aldaketak, energia fosil eta nuklearraren pilatzeak, agortzeak eta arriskuak,… energia-eredua aldatzea behartu dute. Aterabiderik gabeko egoera honen aurrean, herritarrok beste energia-eredu bat eraikitzeko protagonistak izan behar gara. Eta oraingoan bai, hau deszentralizatua, guztiona, iraunkorra, parte hartzailea, sozialki justua eta demokratikoa izan behar da.

Energia fosil eta nuklearren bukaera, historian beste aldaketak egin diren moduan, ekintzara pasatzen bagara soilik posible izango da. Makina bat gara energia berriztagarrien indarrean oinarritzen den, eta, ehunka urtetan energia zikinen sustapena eta diru-laguntzak alboratzen dituen imajinario energetiko berri bat eraikitzekotan gabiltzanak.

Zer eskaintzen dugu

  • Herritarren energia berriztagarrien proiektuetan finatzen kudeaketa eta laguntza teknikoa
  • Energia berriztagarrien, energia-aurrezpenen eta lankidetzako proiektuen komunikatzea eta hedatzea
  • Pobrezia energetikoa saihesteko jokabidea eta aholkularitza
  • Enegia berriztagarrien formakuntza ikastaro espezializatuak